XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalak ere, Alkate eta Alkateordea, Joaquin P. Lapaza eta Jose Mª Arkauz jaunak buru zirelarik, etengabeko laguntza eskaini zion taldeari. Indarrak batu eta elkarganatze honen emaitza bikaina da, zalantzarik gabe, hemen aipatu dugun arrakasta itzela.

Jose Luisek Kluba jarburutu zuen denboraldiak iraun zuen epealdian jokalari oso onak pasatu ziren ekipotik, geroxeago maila altuagoko jomugara iritsi zirenak hain zuzen ere. Ikus ditzagun horien artean garrantzitsuenak. Real Sociedadera: Aznar, Segurola, Martiarena, Etxarri; Espainolera: Angel de Tomas Agirre; Gijonera: Alfonsin; Alavesera: Erauskin; Eibarrera: Portu, Intxausti eta Peluaga; Indautxura: Salaberria.

1954-55 denboraldian, anekdota gisa, kontu bitxia izan zen bere anaia Angel C.D. Trintxerpeko lehendakari denboraldi berean egokitu izanarena. Bi taldeen arteko Ligako norgehiagoka Touringek irabazi zuen jokatutako bi partidutan: 5-1 Larzabalen eta 1-2ko emaitzarekin Herreran.

Denboraldian zehar lortutako garaipenak lekuko, Klubaren urrezko eta platinozko domina jarri zitzaion Jose Luisi.

Harrez gero, ilusio eta maitasun handiz jarraitu zuen klubaren ibilbidea, 1990-07-18ko egunez zendu zen arte.

1956-57 DENBORALDIA

Lehendakaritzaren txandakatzea gauzatzen da denboraldi honetan: Jose Luis Sanchezek Jose Luis Oiarbideren esku uzten du klubaren zuzendaritza.

Lehenarena izan bazen ekipoa Hirugarren Mailara igo eta bere agintaldiak iraun zuen bitartean kategoriari eustearen ohorea, bigarrena izan da, zalantzarik gabe, Agustin Zenborainekin batera, klubaren euskarririk finkoenetakoa. Taldearen aldeko lana gogotik egin zuen bere bizitza osoan zehar eta klubari eman zizkion bere ahalegin oparoenak.

Bere agintaldiaren hasiera-hasieratik Udaletxeko zinegotzi bat izendatu zuen lehendakariorde izateko: Luis Etxezarreta.

Zuzendaritza teknikoan ere aldaketak burutu zituen. Periko Torresi kontratua bertan behera laga zitzaion hark erakutsitako portaera kaskarrarengatik eta zuzendaritza teknikoaren arduradun Jose Albisu eta zuzendaritza fisikorako Inazio Bidegain izen ziren hautatuak. Urtarrilean Fernando Llorente kontratatu zen.